Begiratu gabe tatuatzen utziko zinateke?

Begiratu gabe tatuatzen utziko zinateke? Maison Hefner tatuatzaileak berak nahi duena tatuatzen die bezeroei; zorakeria ala ausardia? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/begiratu-gabe-tatuatzen-utziko-zinateke/@@download/image/hefner-culturainquieta3.jpg
2018/07/09
berria
Maison Hefner tatuatzaileak berak nahi duena tatuatzen die bezeroei; zorakeria ala ausardia?
Begiratu gabe tatuatzen utziko zinateke?

Tatuaje zalea bazara, erronka bat luzatzen dizugu; ausartuko zinateke zure gorputzean ikusi gabeko zerbait tatuatzera? Horixe da Maison Hefner Londresen kokatutako artistak hasitako proiektuaren helburua;  My Words, Your Body (nire hitzak, zure gorpua) lelopean, berak nahi duena tatuatzen die bezeroei, kontsultatu gabe. Hala, bezeroek mezu sorpresa bat iltzatzen dute beren azalean. Zorakeria?

Dena den, Hefner-ek ez du itsu-itsuan tatuatzen; aurretik elkarrizketa bat izaten du bezeroekin, eta hala, haien nortasuna islatu dezakeen mezu batekin asmatzen saiatzen da.

Argi dagoena da bere bezeroek sekulako konfiantza dutela bere artearengan, bere mezu eta burutazioak betirako azalean, gorputzeko edozein lekutan, eramateko prest egoteraino. Jarraian dituzue Hefnerren tintazko artelanetako batzuk. Eta zu, ausatuko zinateke?