Before Sunset (Antes del atardecer) ****

Before Sunrise erromantikoaren protagonistak berreskuratzen ditu Richard Linklater zinemagile interesgarriak Before Sunset iradokitzailean. Elkar ikusi gabe bederatzi urte pasatu eta gero, Parisen egingo dute topo Jessek eta Celinek. Idazle ezaguna da Jesse, eta liburu berria aurkezteko iritsi da Frantziako hiriburura. Konpromiso guztiak bertan behera utzi, eta Celine liluragarriarekin igaroko du eguna Jess atseginak. Sasoi bateko sugarra ez dela itzali ohartuko dira biak. Drama erromantiko ederra da.