Beetlejuice, zaharrak berri

Beetlejuice, zaharrak berri https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beetlejuice-zaharrak-berri/@@download/image/2012219398Beetlejuice.jpg
2012/12/13
berria
Beetlejuice, zaharrak berri
Iragan urtean Beetlejuice (1988) klasikoaren jarraipena errodatzekotan zirela aipatu zenean, filmaren jarraitzaileak oso kezkatuta agertu ziren. Hauek lasaitze aldera, Tim Burtonek adierazi du filmean kolaboratuko duela eta, ziurrenik, Michael Keaton izango dela berriro ere mamu nazkagarria gorpuztuko duena. Gainera, adierazi dutenez, filma ez da jatorrizkoaren moldaketa huts bat izango. Jatorrizkoan jazotakoak kontuan hartu eta frankizia berri bati ekiteko asmoa dute ekoizleek.