Bee Home: Erleentzako IKEAren etxeak

Bee Home: Erleentzako IKEAren etxeak Txikiak badira ere, guztiok dakigu oinarrizkoak direla gure bioaniztasunaren garapenerako. Izan ere, elikaduren ekoizpen mundialaren %75ak erleek burutzen duten polinizazioarekin lotuta dago modu batera edo bestera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bee-home-erleentzako-ikearen-etxeak/@@download/image/bee-home-00-700x405.png
2020/06/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Txikiak badira ere, guztiok dakigu oinarrizkoak direla gure bioaniztasunaren garapenerako. Izan ere, elikaduren ekoizpen mundialaren %75ak erleek burutzen duten polinizazioarekin lotuta dago modu batera edo bestera.
Bee Home: Erleentzako IKEAren etxeak

Alabaina, intsektu hauen kopurua murrizten ari da urtetik urtera gizakiaren eraginez, batez ere hiriguneetan. Horregatik, aditu askok ohartarazi dute honen arriskuez eta zenbait markek ekimenak aurrera eraman dituzte arazoaz kontzientziatzeko eta erleak zaintzeko. Oraingoan IKEA izan da SPACE10 berrikuntza erakundearekin batera egitasmo original bat martxan jarri duena. 

Proiektuak bere webgune propioa ere badu (beehome.design), eta bertan erlauntzaren forma definitu daiteke: oinarria, garaiera eta solairu kopurua. Behin konfiguratzen amaituta, doan deskargatu daitezke planoak eta baita eraikitzeko eskuliburua ere .DXF formatuan (3D formatuko software-entzat balioagarria dena).

Ekimenetik dei egiten diete artisau lokalei erlauntzen eraikuntzan lagundu dezaten. Egia da, maila tekniko apur bat behar dela hauek eraikitzeko, baina helburu nagusia munduko eskualde ezberdinetako sortzaileek proiektu ezberdinak aurrera eramatea da erleek erlauntzak eskura izan ditzaten modu errazean mundu osoan zehar, euren eta gure ongizatearen mesedetan.