Bedrag

Bedrag https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bedrag/@@download/image/telesaila_bedra_1460372772.jpg
2016/04/13
erreportajea
TESTUA: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre
Urtea: 2016.
Sortzailea: Anders Frithiof August, Jeppe Gjervig Gram.
Herrialdea: Danimarka.
Denboraldiak: Bat. (Badirudi bigarrena datorrela).
Atal kopurua: 10.



ZERGATIK IKUSI

• Energia berriztagarria iturri naturaletatik sortzen den bezala, pertsonaiek mugitzeko behar duten erregaia diru-gosea izango da. Hasierako titulu bikain horietan ikus dezakegun bezala, hainbat momentutan itolarria sentituko duten arte.
• Azpigeruzaz osaturiko telesail honetan, pertsonaia horiek ezinbesteko funtzioa betetzen dute: Mads izeneko danimarkar polizia. Alexander Södergreen, Evergreen enpresako zuzendaria. Claudia, mailaz igotzeko irrikaz dagoen abokatu gaztea eta Nicky, kotxeak lapurtzeagatik, aurrekari penalak dituen mekaniko gaztea. Breaking bad telesaileko Jesse Pinkmanekin antzekotasunak dituen pertsonaia. Bere galmena drogak izan beharrean, delitu txikiak direlarik.
• Sortzaileen artean, Jeppe Gjervig Gramen izena ageri da, Borgen bikainaren gidoilarietako bat.
• Traman murgiltzen goazen heinean, armiarma sare batean itsatsirik egongo bagina bezala sentituko gara. Gidoiaren pieza guztiak pixkanaka ahokatzen joango direlarik. Hasiera batean konexiorik ala garrantzia gehiegirik ez duten istorio txiki horiek ere, pisua hartuko dute amaieran.

BINGE WATCHING

Ez. Hobe patxadaz ikustea.

BITXIKERIAK
• Lehen atala Berlingo zinema jaialdian aurkeztu izanak, behar zuen oihartzun mediatikoa eta bultzada eman zion telesailari; Nazioarteko 14 salmenta lortu zituen (Ingalaterra, Israel, Kanada, Portugal eta Australia, besteak beste) eta Endemol Shine taldeak, AEBetan remake bat egiteko eskubideak erosi zituen.
• Nazioartean, "Follow the money" izen adierazgarriarekin esportatuko dute telesaila.
Jordskott (165. Gaztezulon) eta Okkupert telesailekin batera, ekoizpen nordikoetan loratzen ari den fenomeno edo etiketatxo baten kide bilakatu da: Eko-telesailak deiturikoak. Jorratzen dituzten gaietan, osagai erreflesibo-ekologiko bat azaleratzen delako.
• Antzezle guztien artean ezagunena, Nikolaj Lie Kaas dugu. Prestigio handiko aktorea Danimarkan. Hollywooden ere, hainbat filmetan azaldu da.

GUSTUKO BADUZU, EZ GALDU
Jordskott (2015). 165.Gaztezulon.
Okkupert (2015).
Bron/Broen (2011-2015)
167. Gaztezulon.