“Bebel”

“Bebel” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bebel/@@download/image/48p14-3.jpg
2005/01/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Bebel Gilberto
48.zenbakia
“Bebel”
Gurasoen zaletasun musikalari jarraipena eman dio Bebel Gilbertok, eta gurasoek famatu egindako bossa nova erritmoetan pauso berria eman du. Musika, izaera bizia duen neurrian, eboluzionatzen eta garatzen den zerbait da. Brasilen sortu zen bossa novaren, eta mundu osoan zehar zabaldu zen ondoren; dena den, Bebel Gilbertok jantzi berria eman dio bere musikari. “Tanto Tempo” izeneko aurreko diskoan egin bezala, oraingoan ere, zapore klasikoko kantak eta elektronikaz igurtzitako doinu gozoak landu ditu.