Beatriz Sever, Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria

Beatriz Sever, Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria Naizen Adingabe Transexualen Gurasoen Elkarteko bozeramailea izango da aurtengo pregoilaria, eta Pa... Ya! konpartsako Itxasne Nuñez txupinera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beatriz-sever-bilboko-aste-nagusiko-pregoilaria/@@download/image/1562864752_919828_1562864860_noticia_normal_recorte1.jpg
2019/07/12
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Naizen Adingabe Transexualen Gurasoen Elkarteko bozeramailea izango da aurtengo pregoilaria, eta Pa... Ya! konpartsako Itxasne Nuñez txupinera.
Beatriz Sever, Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria

Nor naiz? galdera horri erantzuteko jaio zen aurtengo urtarrilean Naizen, transexualitate egoeran dauden haurren gurasoen elkartea. Aurretik Chrysallis Euskal Herria deituriko elkartea Espainiako Chrysallis elkartearen adar bat izatetik talde independente izatera igaro zen aldaketa horrekin. Orain, elkarteko bozeramaile Beatriz Sever Bilboko Aste Nagusiko pregoilari izendatu dute, eta Pa... Ya! konpartsako Itxasne Nuñez berriz, txupinera.

Sever sexologoa eta kazetaria da, eta sekulako lana egin du azken urteetan haur transexualen egoera gizarteratzen. Bestalde, Nuñez zuzenbidean lizentziatua da, eta sindikalista gisa lan egiten du. Haien ahotik entzungo dugu beraz aurtengo festetako pregoia abuztuaren 19an.