Beasaingo Gaztetxeak 9 urte!

Beasaingo Gaztetxeak 9 urte! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beasaingo-gaztetxeak-9-urte/@@download/image/beasaingo_gazte_1378373401.jpg
2013/09/04
berria
Gaurtik–irailak 4– larunbatera bitarte, egitarau zabala antolatu du Beasaingo Gaztetxeak aurten betetzen duen bederatzigarren urteurrena ospatzeko. Gaur, arratsaldeko 18:00etan abiatuko dute asteburuko egitaraua serigrafia ikastaro tailerrarekin.


Ikastaroak eta musika nagusituko dira aurten, Beasaingo Gaztetxearen 9. urteurreneko ospakizuenean. Serigrafia ikastaroan estreinatuko du, besteak beste, asteburu honetako egitaraua eta bihar, ordu berean, soinu teknikari izan nahi duenak aukera izango du zer edo zer ikasteko.

Irailaren 6an, berriz, Igatza auzoko jaien baitan, Guri 5, Northern Pride eta The Sinners taldeen streetpunk eta oi! kontzertuak nagusituko dira. Azkeneko eguna larunbata izango da. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko dira hitzorduak Partisano EH dendan, besteak beste. Maputxe herriaren egoeraren inguruko hitzaldia antollatu dute lehendabizi eta, gero, abesti akustikoak ere entzungai izango dira.

Bestak Igartzako jaien egitarauaren barnean izango du jarraipena, eta kasu honetan Guaka,  Zurraia oñatiarrak, eta Olariu & Brothers ock DJa nagusituko dira. Animatu eta gerturatu zaitez Beasaingo gaztetxearen bederatzigarren urteurrena ospatzera!