Beasaingo Aittu! euskara elkarteak film laburren lehiaketa antolatu du

Beasaingo Aittu! euskara elkarteak film laburren lehiaketa antolatu du 16 urtetik gorakoek parte har dezakete eta gutxienez beasaindar bat izango da taldean. Irailaren 29ra arte eman daiteke izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beasaingo-aittu-euskara-elkarteak-film-laburren-lehiaketa-antolatu-du/@@download/image/21152e60-b5c0-4321-be05-4769e55cd986.jpeg
2023/09/12
16 urtetik gorakoek parte har dezakete eta gutxienez beasaindar bat izango da taldean. Irailaren 29ra arte eman daiteke izena.
Beasaingo Aittu! euskara elkarteak film laburren lehiaketa antolatu du

Beasaingo Aittu! euskara elkartearen gazte taldeak euskarazko film laburren lehiaketa sortu du, hamasei urtetik gorakoei zuzenduta. Parte hartzen duten talde guztietan beasaindar bat egon beharko da gutxienez. Lanak originalak eta inon saritu gabekoak izango dira eta gehienez hamabost minutuko iraupenekoak.

Hiru sari izango dira jokoan. Lehenengo saria irabazten duen taldeak 500 euro inguruko asteburu pasa egingo du landetxe batean (gehienez zortzi pertsona). Bigarren saria jasotzen dutenek zortzi pertsonentzako bazkari edo afaria izango du Kattalin erretegian. Bestetik, Ikusleen Saria irabazten dutenek bertako produktuez osatutako otarra eskuratuko dute. Lehenengo edo bigarren saria lortzen duen taldeak ezingo du Ikuslearen Saria jaso.

Laburmetraien proiekzioa eta sari banaketa azaroaren 17an egingo da Beasaingo Usurbe antzokian. Lehenengo bi sariak epaimahaiak erabakiko ditu eta ikusleek aukeratuko dute Ikusleen Saria.

Irailaren 29a izango da izena emateko azken eguna eta formularioa bete beharko da horretarako. Bideoa Youtube-ra igo eta url-a bidali beharko da aittugazte@gmail.com helbide elektronikora.