“Beacons” ***

“Beacons” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beacons/@@download/image/Cloudkicker_Beacons.jpg
2011/02/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Cloudkicker
115.zenbakia
“Beacons” ***
Cloudkicker ez da talde bat, Ben Sharp izeneko tipo baten bakarkako proiektua  baizik. Berak bakarrik egiten du lan guztia: abestiak konposatu, instrumentuak jo, programatu, grabatu eta editatu. Ez du meritu makala kontuan hartuta bere diskoak debalde edo borondatezko dirua ordainduta jaisteko aukera eskaintzen digula bere webgunean. Kalitatezko lana egiten du post-metal, progresibo eta math inguruan mugituta. Ez da ahotsaren faltarik sumatzen, nahiz eta hainbesteko apaindurak betegarriak gerta daitezkeen.