BDF meets Loud & Lone

1997an Sustraidun Roots diskoa egin zutenetik, Iñaki Yarritu bilbotarrak kaleratutako bigarren diskoa entzuteko irrikitan geunden. Eta ez zen gutxiagorako. Oraingoan, Euskal Herriko eta Espainiako Estatu reggae musikari onenak elkartu eta, fuck Ingland alde batera utzita, Europako reggae talde onenetakoa (onena ez bada) osatu dute (baita zuzenean ere). Rockers garaiko sustraidun reggae-a, analogikoa eta dub bertsioekin. Ez zaitez kanpoko izarrekin itsutu eta gozatu etxean duzun altxorrarekin. Ez zaizu damutuko. Errespetuz.