BBK Live Udazkena kontzertu zikloa urrian eta azaroan

BBK Live Udazkena kontzertu zikloa urrian eta azaroan El columpio asesino, Omago, Zetak, Rigoberta Bandini, Mastodonte eta Bulego-ren musika emanaldiak izango dira, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bbk-live-udazkena-kontzertu-zikloa-urrian-eta-azaroan/@@download/image/Bulego-gal15-1024x683.jpg
2021/09/29

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

El columpio asesino, Omago, Zetak, Rigoberta Bandini, Mastodonte eta Bulego-ren musika emanaldiak izango dira, besteak beste.
BBK Live Udazkena kontzertu zikloa urrian eta azaroan

Osasun egoerak musika jaialdi handiak atzeratzea eragin du eta, horren ordez, hainbatek udazkenean kontzertuak antolatzea erabaki dute bestelako formatu batean. Jaialdi horietako bat da Bilboko BBK Live, kontzertu zikloa egingo baitu urrian eta azaroan Bilbao Arenan. Emanaldiak bi asteburutan egingo dituzte, urriaren 7tik 9ra eta azaroaren 11tik 13ra, eta saio bakoitzean hiru artista arituko dira. 

Urriaren 7an Suediako The Hives, punk eta garage rock musika jotzen duen Galiziako Novedades Carminha eta Madrilgo Venturi arituko dira. Hurrengo egunean Suediako Mando Diao, indie rock musika egiten duen Espainiako Estatuko Leon Benavente, eta Iruñeko El Columpio asesino igoko dira oholtzara. Asteburua amaitzeko, urriaren 9an, Rodrigo Cuevas asturiarra, Maria Arnal eta Marcel Bages kataluniarrek osatutako bikotea eta Omago hirukote bilbotarra izango dira.

Azaroan ere beste hiru egunetan izango dira emanaldiak. Azaroaren 11n musika elektronikoa izango da nagusi, Caribou, Zetak eta Gazzi taldeen eskutik. Biharamunean Rigoberta Bandini bartzelonarra, Asier Etxeandia bilbotarraren Mastodonte taldea, eta Uniforms andaluziarrak izango dira oholtzan. Azkenik, azaroaren 13an, Teenage Fanclub eskoziar rock alternatibo taldeak, Dorian bartzelonarrek eta Bulego euskal taldeak eskainiko dituzte kontzertuak.

Sarrerak hemen eskura daitezke.