BBK LIVE: Online kontzertuak Kobetamenditik

BBK LIVE: Online kontzertuak Kobetamenditik Jaialdiak edizio berezia eskainiko du online: sei kontzertu esklusibo eta orain arte argitaratu gabeko kontzertu historikoen sorta bat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bbk-live-online-kontzertuak-kobetamenditik/@@download/image/BBL20_UDA_news-web_1200x683-1024x583.png
2020/06/26
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Jaialdiak edizio berezia eskainiko du online: sei kontzertu esklusibo eta orain arte argitaratu gabeko kontzertu historikoen sorta bat.
BBK LIVE: Online kontzertuak Kobetamenditik

Aurtengo karteleko sei talde Kobetamendira igoko dira berariaz diseinatutako kontzertuak eskaintzera, eta streaming bidez ikusi ahal izango dira.

Duela aste gutxi baieztatu zen Bilbao BBK Live 2020 jaialdiko kartela hurrengo urtera atzeratuko zela osasun-larrialdia zela-eta. Hutsunea betetzeko sortu dute orain Bilbao BBK Live UDA: Kobetamendira igo ezin denez, etxeetaraino eramango dute mendia.

Jaialdia izango zen egunetan, hau da, uztailaren 9an, 10an eta 11ean, Kobetamendiko agertokiak zabalduko dituzte zerrendako sei artistarentzat; laster iragarriko dituzte zein diren sei artista horiek. Guzti-guztiek egun horretarako berariaz diseinatutako ikuskizunak eskainiko dituzte eta, natura bete-betean izango direnez, Basoa gunean egongo bagina bezala sentiaraziko gaituzte, ilunabarrean saio bat entzuten, Arraiz mendiko igoeran behi eta zaldien ondoan ibiltzen, edo egunsentian hiriaren ikuspegiari begira eta Lasai guneko soinu iradokitzaileak entzuten. 

Guztira 12 musika-ordu izango dira hiru gauetan eta, zuzeneko kontzertuez gain, jaialdiaren hamalau edizioetan izan diren baina orain arte sekula argitaratu ez diren emanaldi historikoak ere eskainiko dira. Uztailaren 8an, 9an eta 10ean, hau da, osteguna, ostirala eta larunbatean, 21:00etatik aurrera izango dira emanaldiak, www.bilbaobbklive.com webgunean eta jaialdiaren YouTubeko kanalean. 

Emanaldi horrekin batera, Bilbao BBK Live jaialdiaren 2021eko ediziorako sarrerak salgai jarriko dira; artista hauek baieztatuta dituzte jada: The KillersPet Shop BoysBad BunnyBicep LiveBomba EstéreoCaribouFKA twigs, Fontains D.C.MeuteSupergrassEl Columpio Asesino eta León Benavente, eta gehiago ere iragarriko dituzte laster.