BBK Live jaialdiko txarteldegietan ezingo da sarrerarik erosi

BBK Live jaialdiko txarteldegietan ezingo da sarrerarik erosi https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bbk-live-jaialdiko-txarteldegietan-ezingo-da-sarrerarik-erosi/@@download/image/soldout_bbk_1403171577.jpg
2014/06/19
berria
Bonoak eta eguneko sarrerak agortu dira, eta festibalaren arduradunek jakinarazi dutenez, ez dira txartel gehiago salmentan jarriko.

Bilboko musika festibalak sarrerak agortuta kartela eskegi du aurrenekoz. Bederatzigarren edizioak markak hautsi ditu; 120.000 pertsona hartuko ditu, hau da, Kobetamendin 40.000 lagun elkartuko dira jaialdiaren egun bakoitzeko. Orain arteko daturik onena 2012ko jaialdiak lortu zuen. Orduan, 109.178 pertsona bildu ziren hiru egunetan zehar.

Dagoeneko bonoa erosi eta hiru egunez mendian musikaz gozatzeko aukera galduko ez dutenentzat, kanpalekuan zenbait berrikuntza egin ditu festibalak. Supermerkatu bat jarriko dute, kanpadendak alokatzeko aukera egongo da eta horien kokalekua errazteko kaleak eta seinaleak jarriko dituzte.