Baztan

XVII. mende hasieran Agote zeritzen pertsonek jasandako diskriminazioari buruzko filma errodatzera doaz Baztan bailarara, eta bertako biztanleek ere aktore lanetan parte hartzeko aukera izango dute. Hala, film baten errodajearen nondik norakoak erakutsiko ditu filmak, iragana eta oraina aurrez aurre ipiniz. Mendeak pasatu diren arren, alde handia al dago iraganaren eta orainaren artean?