“Bazen”

“Bazen” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bazen/@@download/image/37p15-1.jpg
2004/01/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
BAP!!
37.zenbakia
Olentzerok opari polita ekarri digu aurten! Andoaingo BAP!! taldea gutako askoren oroimenean itsatsita geratu zen, eta ez du bertatik berehala alde egingo. Gazte askok, ordea, ez zuten ezagutu Euskal Herriko hardcore talde garrantzitsuena. “Bazen” honetan, Bap-ek 1996ko irailean emandako azken kontzertuaren bideoa eta zuzenekoa, taldearen lehen maketa, Andoaingo gaztetxean egindako hamaika argazki, eta “…ta bestela ondo” bideoa topatuko dituzue. Behatzak miazkatu eta belarriak goxatzekoa. Begiak ondo zabaltzekoa. Kristoren oparia!