'Baywatch' bueltan da!

'Baywatch' bueltan da! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/12/15
albiste-laburra
'Baywatch' bueltan da!
Askok gogoratuko dituzue Mitch Buchannon, C. J. Parker eta enparauak, bainujantzi laranjak jantzita, Santa Monicako hondartzan igerilariak sorosten. Bada laster pantaila handian izango ditugu berriz! Noski, David Hasselhoff eta Pamela Anderson ez daude flotagailua eskuan hondartzan korrika ibiltzeko moduan, beraz, ordezkoak izango dituzte. Ekoizleek ziurtatu dutenez, Dwayne ‘The Rock’ Johnson eta Zac Efron izango dira protagonistetako bi, eta True Detective telesailean ezagun egin den Alexandra Daddariorekin harremanetan ari dira. Filma 2017an estreinatuko da.