BAY OF BISCAY FESTIVAL: LEHEN IZENAK

Baieztatutako lehen izenen artean Rufus Wainwright, Caravan Palace, Fuel Fandango, Mon Laferte, Tarque, Ángel Stanich eta The Mani-Las daude. Haatik, ez dira ahaztu euskal artistez eta nazioarteko izen handi hauekin batera arituko dira Anita Parker, James Room & Weird Antiqua, Dekot eta Zona Cero. Kontuan edukitzeko izenekin hasi da berotzen jaialdia eta izen gehiago baieztatuko dira hemendik uztaila bitarte, adi egon!
Bestalde, jada gorriz apuntatu badituzu egun horiek jakin aurtengo berrikuntzen artean Euskotrenen zerbitzu bereziez gain, Bilbo, Irun eta Gasteiztik jaialdira zuzenean autobusak egongo direla. Beraz, beste behin jasangarritasunaren aldeko apustua egingo du jaialdiak “Erronka Garbia” ziurtagiria eskuratu ondoren. Horrela, berriz erabili ahalko dien edalontziak banatuko dira eta jaialdia birziklatutako materialekin eraikiko da, inguruari ahalik eta inpaktu negatibo urriena eraginez.
Bonoak 60€ + kudeaketa gastuak balioko ditu eta oraingoz honako lekuetan eskuratu ahal izango da: Jaialdiaren webgunean, Festicket, El Corte Ingles eta 902 400 222 telefonoan. Laster egongo dira salgai autobus zerbitzua duten sarrerak eta baita egunekoak ere.