Bauhaus, 90 urte abangoardiaren gailurrean

Bauhaus, 90 urte abangoardiaren gailurrean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bauhaus-90-urte-abangoardiaren-gailurrean/@@download/image/20091247515bauhause_logo.jpg
2009/12/04
elkarrizketa
Igone Fdez. Mariezkurrena
Walter Gropius arkitektoak 1919an Alemanian sortua, eta sozialista zelakoan, alderdi naziak 1933an itxia: Bauhaus diseinu, arte eta arkitektura eskola. 14 urtez besterik ez zen existitu, baina modernitatearen ikurtzat dute oraindik gaur egun. sortu zela 90 urte bete dira aurten. Hiru zuzendari eta hiru egoitza izan zituen, beti ere, irakaskuntza artistikoaren erreforma garaiko gizartea eraldatzeko bidetzat hartuta. Orain mundu osoko egongela eta bulego modernoenetan aurki daitezke Bauhaus etxekoek diseinatutako eta produzitutako aulkiak, lanparak eta mahaiak. Zaila da XX. mende hasierakoak direnik sinestea.

Eskulangintzatik ekoizpen industrialera
Gaur egun diseinu industriala izenaz ezagutzen dugunaren oinarriak eta irizpideak Bauhaus eskolak finkatu zituen. Artisautza, artea eta ekoizpena bateratu nahian, artista eskulangileen diseinuetatik abiatutako prototipoak egin zituzten, lehenengo aldiz seriean fabrikatzeko. Ekoizpen industrial honen bidez, besteak beste, etxetresnak eta altzariak egin zituzten.

Diseinu grafikoaren hastapenak
Ekoizpen industrialerako joerak arlo grafikoa ere ukitu zuen. Ordura arteko eskuz eginiko margolaritzak koadro bakanak sortu zituen; Bauhauseko irakasleek eta ikasleek, ordea, produkzioa gehitu eta kopuru handitan ekoitzi ziren muraletan, karteletan, liburuxketan nahiz katalogoetan txertatu zuten euren artea.

Arkitektura, forma funtzioaren mesedetara
Bauhaus izena bau (eraikuntza) eta haus (etxea) hitzen elkarketatik eratorritakoa da. Hain zuzen, eskolan aritutakoek diseinaturiko beirazko, porlanezko eta metalezko unibertso berritzaileak laster egin ziren ezagun. Eraikin argi eta funtzionalak ziren, argi baitzuten formak funtzioaren mesederako behar zuela izan.

Herbert Bayer



Herbert Bayer ere arduratu zen tipografiaz, publizitateaz eta espazioak sortzeaz. Bau-haus tipografia berak diseinatu zuen.

Paul Renner



Paul Rennerek Futura tipografia (gaur egun erabilienetakoa) alandu zuen, 1925 eta 1927 artean. Letrak or-duko abangoardia ar-tistikoen eskuetan hartutako garrantziak abiarazi zuen tipografiaren berriztapena. 

Paul Klee



Paul Klee margolari suitzarra irakasle izan zen Bauhausen 11 urtez. Koloreen eta nahasketen inguruan aritu zen. 

Wassily Kandinsky



Wassily Kandinsky. 1922 eta 1933 bitarte mural tailerren zuzendari izan zen eskolan. Ordurako sona handiko artista zen. 

Walter Gropius



Walter Gropius. 1919an eskola sortu zuen Weimaren eta zuzendaria izan zen 1928ra arte. Garai berri bati, prozedimendu berri batzuekin, gogo artistiko ezberdin bat dagokiola defendatu zuen, eta horrekin, arkitektura berri bat.

Ludwig Mies van der Rohe



Ludwig Mies van der Rohe. Berlingo eta Dessauko Bauhaus eskoletako zuzendari izan zen 1930 eta 1933 artean. Less is more (gutxiago gehiago da) esaldi ezaguna berea da, ondoren, 60ko eta 70eko hamarkadetan minimalismoak goiburutzat hartu zuena.

Le Corbusier



Arkitekto eta urbanista suitzarra. Alemaniara egin zuen bertako joera arkitektonikoak ikertzeko, eta Mies van der Rohe nahiz Gropius ezagutu zituen. Naziek eskola itxi ondoren ere, Bauhaus eskola eta haren ideia erradikalak defendatu zituen arkitektura modernoari buruzko nazioarteko kongresuetan.