Batzuk

Eñaut Maiz (baxua), Joxi Ubeda (gitarra eta ahotsa) eta Patxi Muñoa (bateria) 1998an hasi ziren elkarrekin jotzen eta kantuak egiten, eta horrela abiatu zuten Batzuk taldea, Tolosan. Batzuk taldeak sei kantuz osaturiko CDa grabatu, eta Gaztelupeko Hotsak-en azpizigilu Hotsak-ek argitaratu zuen lan hori iragan ekainean. Gu Joxi Ubedarekin mintzatu gara.
Tolosaldean beti izan da musikaren inguruan mugimendu indartsua. Deabruak Teilatuetan eta Bide Ertzean dira egun erreferentzia nagusiak, baina beste talde interesgarririk ere izango da bertan, ezta?
Bai, Lobo Electrico, Perros Deshidratados, Humus
Diskoko "Azkar ezin da" kantua berezia da. Zer esan nahi du, gauzak patxadaz hartu behar direla, dena azkarregi doala ?
Askotan, gauzak azkarregi egiten ditugu, eta hain azkar egiten ditugu, non gauzak egiteko garaian ez baitugu gozatzen. Gehienetan hobe da lasai edo patxadaz hartzea eta ganoraz egitea. Emaitzak ere hobeak izaten dira. Era berean, askotan gauzak gehiegi korapilatzen ditugu eta zaildu; gehienetan, aldiz, uste baino errazagoak izaten dira. Halaber, egia da bizimoduaren erritmoa gero eta azkarrago doala, gaur egungo baldintzak direla eta. Gauza batzuk azkarregi aldatzen dira, eta beste batzuk (aldatu beharko liratekeen gauza txar asko), berriz, ez.
Non eta zeinekin egin zenuten grabazioa? Soinu zuzena lortu duzue, biluzia eta trikimailurik gabekoa, kantuak bezalaxe. Hori al zen helburua?
Kantuak zuzenean jotzen ditugun bezala grabatu ditugu. Kantu horiek horrela ikusten ditugu, eta modu horretan grabatu ditugu. Grabazioa Azkoitiko Mataderoan egin genuen. Joxe, Agur, Roge eta Xokra aritu ziren teknikari lanetan. Nahasketak eta masterizazioa, berriz, Maikelek egin zuen. Ekoizpena Joxek berak eta guk egin dugu. Halaber, nabarmentzekoa da Baxik irudiekin egindako lana eta baita Garbiñek maketazioan egindakoa ere.
Disko laburra da. Kaleratu gabeko material gehiago al duzue? Nola moldatzen zarete zuzenekoan?
Hamalau kantu grabatu genituen eta haietako sei argitaratu ditugu. Grabatu eta argitaratu ez ditugun kantuetako batzuk jadanik ez ditugu jendaurrean jotzen. Aitzitik, beste kantu berri batzuk jotzen ditugu. 40 minutu inguruko saioa egiten dugu.