Batzuek dena libre

Batzuek dena libre https://www.gaztezulo.eus/albisteak/batzuek-dena-libre/@@download/image/94p18villablla.jpg
2012/12/13
berria
Batzuek dena libre
Villa Bella hiritik gertu dago Madeira ibaiaren sorburua, Brasilen. Munduko hogeita bost ibai luzeenetako bat da, baina bestelako kontuengatik da albiste. Brasil eta Bolivia artean eraikitzen ari diren egoitza hidroelektrikoaren lanek kutsadura izugarria sortu dute, eta gaur egun ezinezkoa da kalteen tamaina erabat zehaztea: 11 tonatik gora hildako arrain, gorabeherak ingurugiroan… Alferrikakoak izan dira zientzialarien oharpenak eta Brasilgo gobernuak jarritako isunak. Odebrecht, Andrade Gutierrez, Cemig eta Furnas enpresak nahi dutena egiten ari dira Banif eta Santander bankuen finantzapean. No comment.