Battlefield 3 (Xbox 360, PC, PS3)

Akzio belikoz josiriko titulu hau pauso bat haratago doa mota honetako beste jokoekin alderatuta. Frostbite 2 izeneko motore grafiko berriak sentsazio errealistagoak biziaraziko dizkigu. Berriz ere marine estatubatuar baten azalean sartuko gara eta munduko gudu zelai ezberdinetan ariko gara: Europa, Ekialde Hurbila, Ipar Amerika... Lur, aire eta itsaso. Auto, tanke, hegazkin eta itsasontzi. Urri amaieran izango dugu dendetan eskuragai.