Battle Royale ***

Battle Royale *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/battle-royale/@@download/image/21p44-1.jpg
2002/07/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Kinji Fukusaku. Aktoreak: Takeshi Kitano, Tatsuya Fujiyama, Aki Maeda. Generoa: zientzia fikzioa / beldurra. Herrialdea: Japonia. Urtea: 2000. Iraupena: 114 minutu. 
21.zenbakia
Film polemikoa, gordina eta odoltsua da oso. Japoniaz jabetu da kaosa. Langabezia eta biolentzia dira nagusi nonahi. Indarkeria eskoletan ere errotu da. Anarkiari aurre egiteko, gobernu japoniarrak joko krudel bat jarriko du abian. Urtean behin, ikasle talde bat uharte bakarti batera bidaliko dute. Bertan, elkar hil beharko dute… ikasle bakarra geratu arte. Irabazleak bakarrik salbatuko baitu bizitza. Fukusakuren filmak gogor salatzen du gazte japoniarren balorerik eza, gore ukituari muzin egin gabe. Takeshi Kitano da pastel pozoitsu honi falta zitzaion ginga. Odol putzuekin konortea galtzen ez duzuenontzat, soil-soilik.