“Battle for the Sun” ****

“Battle for the Sun” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/battle-for-the-sun/@@download/image/Placebo_Battle_for_the_Sun.jpg
2009/09/04
kritika
Testua: Uxue Bonasategi
Placebo
99.zenbakia
Iluntasuna gibelean utzi eta eguzkiaren argiaren babesa bilatu du oraingoan Brian Molko kantariaren taldeak. Urrun daude Meds (2006) diskoa urratzen zuten bizi-larritasuna eta samina. Hitzetan itxaropena da nagusi eta musikak berak aintzat hartzen du aipatu baikortasun existentziala. Without You I'm Nothing (1998) eta Black Market Music (2000) apartek utzitako uhara galdua berreskuratzen ahalegintzen da talde ingelesa, abesti koloretsu eta freskoagoak eskainiz. Maisulana ez den arren, disko trinko eta interesgarria da.