Batgirl pantailaratu nahi dute eta pelikularen casting-ak bertan azalduko den lehen pertsonaia transgeneroa aurkeztu du

Batgirl pantailaratu nahi dute eta pelikularen casting-ak bertan azalduko den lehen pertsonaia transgeneroa aurkeztu du Aukera berri gehiago sortzeko pauso itxaropentsua da albiste Hollywood-eko trans aktoreentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/batgirl-pantailaratu-nahi-dute-eta-pelikularen-casting-ak-bertan-azalduko-den-lehen-pertsonaia-transgeneroa-aurkeztu-du/@@download/image/DCs-Batgirl-Movie-Casting-Personaje-de-mujer-trans-asiaticoamericana.jpg
2022/01/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Aukera berri gehiago sortzeko pauso itxaropentsua da albiste Hollywood-eko trans aktoreentzat.
Batgirl pantailaratu nahi dute eta pelikularen casting-ak bertan azalduko den lehen pertsonaia transgeneroa aurkeztu du

Ivory Aquino, ezaguna da Cecilia Chung, trans aktibista interpretatzeagatik When We Rise telesailean. Orain, Batgirl filmeko casting-era batu da eta Alysa Yeoh  zerbitzaria gorpuztuko du, Barbara Gordon edo Batgirl-en lagun mina dena. 

Aquino-ren pertsonaia DC Comics-etako pelikuletako lehen pertsonaia transa izango da eta gainera, aktore trans batek gorpuztua. Hau posible egitea HBO Max  estudioari eskertu behar zaio. Izan ere, hainbat pelikulek nazioarteko zentsoreei aurre egin behar izan die munduko zinema aretoetan. 

Beauty and the Beast, Eternals, Bohemian Rhapsody eta Rocketman dira horietako batzuk. Zentsuratuak izan dira edo zenbait zati ez dira publikoarangana iritsi LGBTQ+ istorioak edo pertsonaiak azaltzen direlako, beste arrazoien artean. Batgirl, ordea, HBO Max plataforman igorriko da eta beraz, ez da zentsura arazorik egongo. 

Telebistan, Nicole Maines aktoreak jada superheroi trans bat interpretatu du Supergirl gorpuztuta, orain Batgirl-ekin trans aktoreen ikusgarritasunak streaming plataformetara egingo du saltoa. 

Marvel Estudioko presidentea den Kevin Feige-ek esan duenez, Marvel bera ere pertsonaia trans bat izango duen pelikula filmatzen ari da, nahiz eta ez duen xehetasun gehiagorik eman.