Baterien iraultza

Nec multinazional japoniarrak aurkeztu ditu eta ORB (Organic Radical Battery) teknologia iraultzera datoz: 0,3 mm-ko lodiera duten bateria fin eta malguak dira. Smart Card-etan integratzeko diseinatu dituzte, hauek erabilgarriago eta seguruago bihurtzekotan; baina balizko aplikazio gehiago ere aztertzen ari dira. 3 mAh-ko gaitasuna dute, 2.000 inpresio egiteko adinakoa.