Bateriarik gabe inoiz ez!

Sakeleko telefonoa bateriarik gabe gera ez dadin, hona hemen japoniarrek asmatu berri duten tramankulua: eguzki panela erantsia duen telefonoa! Telefonoa eguzkitan sei orduz utziz gero, hogeita hamabost minutuz erabili ahal izango duzu. Oraingoz, Japoniako sakelekoekin besterik ezin da erabili sistema bitxi hau. Beraz, orain arte bezala, bateriarik gabe geratuko zara unerik okerrenean