"Batekmila Euskal munduak" multimedia erakusketa Parisera iritsi da

Frantziako hiriburuko XVII. barrutiko Herriko Etxean ikusgai izanen da uztailaren 16tik hasi eta agorrilaren 20ra arte. Horrenbestez, euskal munduen hiriburu bihurtuko da Paris lau egunez.
Euskal Kultur Erakundearen ekimenez sorturiko erakusketa ibiltari honek euskal munduaren edo, hobeki esanik, euskal munduen ikuspegi berritzaile eta gaurkotua erakustea du xede. Euskal Herrian ez ezik (Baionan, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean), Bartzelonan eta Bordelen ere izan da, besteak beste. Horietan guztietan arrakasta gaitza bildu duela diote arduradunek. Gazteak omen dira, izaera ludikoa tarteko, gehien gozatu dutenak.
Orain Parisen da, baina joaterik ez dutenek interneteko aplikazio berezi batean ikus dezakete Batekmila etxetik. Ikus-entzunezko edukiak bost hizkuntzatan dira ikusgai eta entzungai honako helbidean: www.euskalmunduak.com.