Basqueland: "Tanta bat gara garagardo industrialarekin alderatuta, eta aurrera egin nahi badugu, hobe elkarrekin".

Basqueland: "Tanta bat gara garagardo industrialarekin alderatuta, eta aurrera egin nahi badugu, hobe elkarrekin". Artisau garagardo zalea bazara ziur Basqueland marka ezaguna egingo zaizula. Hernanitik (Gipuzkoa) mundura zabaltzen dituzte Barcelona Beer Challenge-en, bi urtez jarraian, urteko garagardo onenaren titulua eskuratu duten produktuak. Urriaren 15ean Euskal Oktoberfest moduko batean proiektuak jada zazpi urte bete dituela ospatuko dute. Hori aitzakia hartuz Goren Alkizarekin hitz egin dugu, Basqueland-eko komunikazio arduradunarekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/basqueland-tanta-bat-gara-garagardo-industrialarekin-alderatuta-eta-aurrera-egin-nahi-badugu-hobe-elkarrekin/@@download/image/Ben_Kevin_baja.jpg
2022/10/11
elkarrizketa

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Artisau garagardo zalea bazara ziur Basqueland marka ezaguna egingo zaizula. Hernanitik (Gipuzkoa) mundura zabaltzen dituzte Barcelona Beer Challenge-en, bi urtez jarraian, urteko garagardo onenaren titulua eskuratu duten produktuak. Urriaren 15ean Euskal Oktoberfest moduko batean proiektuak jada zazpi urte bete dituela ospatuko dute. Hori aitzakia hartuz Goren Alkizarekin hitz egin dugu, Basqueland-eko komunikazio arduradunarekin.
Basqueland: "Tanta bat gara garagardo industrialarekin alderatuta, eta aurrera egin nahi badugu, hobe elkarrekin".

Zein ezinegoni jarraiki sortu zenuten Basqueland garagardo marka?
Kevin Patricio, Basqueland-en sortzaileetako bat, sukaldaria zen Donostiako jatetxe batean eta bere edari karta osatzeko ardo bikainak eskuratzea ez zitzaion zaila suertatu. Garagardoak ordea... probatzen zituen bat bera ere ez zitzaion egokia iruditzen jatetxerako. Horregatik bezeroei berak ekoitzitako garagardoa eskaintzea erabaki zuen.

Zazpi urte bete dituzue eta hori ospatuko duzue Oialumen (Astigarraga, Gipuzkoa) urriaren 15ean. Honaino iristea espero al zenuten?
Hastapeneko garagardo haien ekoizpenak publikoan izan zuen onespena ikusita aurrera pausuak ematen hasi ginen. Hernanin finkatu, garagardotegia sortu, taldea handitu eta garagardoa hobeto saretu. Noraino iritsiko ginen ez genekien orduan, baina zazpi urte azkar pasa dira. Ospa dezagun behar bezala, eta goazen aurrera
!

Oro har, zer iruditzen zaizkizue merkatuan dauden garagardoak?
Aukera geroz eta zabalagoa da. Kontsumitzaileak bera ere, lehen baino gehiago, kalitatezko garagardoa eskatzen eta gozatzen hasi da. Garagardoaren kultura hedatu egin da eta kalitatezko produktuaren eskaria asko handitu da.

Zer eskaintzen duzue beste markek eskaintzen ez dutena?
Gure garagardoak eskarmentu askoko garagardogileen sorkuntzak dira. Ekipamendu bikainarekin lan egiteko aukera dute, lehengai onenak erabiltzen dituzte... sorkuntzarako askatasun osoa dute gainera. Hamaika estilo sortu dituzte, zein baino zein ezberdinagoak. Gure jarraitzaileek Basqueland-ek duen dinamismoa eta kalitate gorena maite dituzte.

Barcelona Beer Challenge-ek, bigarren urtez jarraian, urteko garagardo onena zaretela erdietsi du, espero al zenuten?Gure produktuan konfiantza handia dugu, baina ez, ez genuen espero. Lehen aldia da, lehiaketaren historian, hori gertatzen dena. Maila oso altua da eta nazioarteko garagardo bikainak aurkeztu ziren lehiaketara.

Garagardoen munduan, badirudi geroz eta marka gehiago daudela, lehiakortasuna dirudiena bezain gogorra al da?Zorionez bai, geroz eta garagardotegi gehiago dago. Bezeroen gustua ere aldatzen ari da eta horrek aukera sortu du gurea bezalako beste garagardotegi independenteentzat ere. Lehiatzen baino, elkarrekin ari gara jendea kalitatezko garagardoa edatera eta maitatzera bultzatzen. Basqueland-en, adibidez, asko gozatzen dugu beste garagardotegien lana ezagutzera ematen, eta beraiekin kolaborazioak burutzen. Azken finean, tanta bat gara garagardo industrialarekin alderatuta, eta aurrera egin nahi badugu, hobe elkarrekin.

Astero premium garagardoak merkaturatzen dituzue, edizio mugatukoak...
Gure nortasunaren elementu nabarmena dira. Badugu eguneroko garagardoa eta badugu momentu berezietarakoa. Edizio mugatuek pertsona ipurterreenak garagardogileen sorkuntza berriak aurkitzera bultzatzen dituzte. Aurretik inoiz egin ez diren errezetak eta ziur aski errepikatuko ez direnak.

Nola inspiratzen zarete ñabardura berriak sortzeko?
Gastronomiak, bidaiek eta lan talde heterogeneoa eta nazioartekoa izateak asko laguntzen du. Arriskatzea gustuko dugu.

Zein dira garagardo on baten ezaugarri nagusiak?
Primerako lehengaiak, garagardogilearen jakituria eta freskotasuna
.

Euskal Herrian, uste duzue, oro har, garagardo dastatzen badakigula ala edozerekin konformatzen gara?
Garagardoa edari soziala izan da urtetan, baina guk jendetasunaz gain edaleari plazera helarazi nahi diogu zapore, usain eta testura atseginekin. Aurrerapausoak ematen ari gara horretarako eta gure antzerako garagardotegi independenteak hazten doazela ikustea horren erakusle da. 

Zein hiru platereko menua menua gomendatuko zenukete zuen garagardoekin batera dastatzeko?
Piparra eta mentreska entsaladarekin hasiko gara, eta edateko Santa Clara Helles Lager bat hartuko dugu. Ondoren, Imparable West-Coast IPA hartuko dugu txuleta, piper eta patatekin. Azkenburukorako, berriz, txokolatezko bronwnia, Mustachio Pistachio Imperial Pastry Stout garagardoarekin lagunduta lagunduta. Honekin bapo
!

Hau interesatu bazaizu, beharbada hau ere interesatuko zaizu:

"OKTOBERFEST"-A EUSKAL ESTILORA BASQUELAND GARAGARDO MARKAREN ESKUTIK