Basqueland markak Ukrainar errefuxiatuen aldeko garagardo solidarioa sortu du

Basqueland markak Ukrainar errefuxiatuen aldeko garagardo solidarioa sortu du "Manifesto" deitzen da Basqueland garagardo marka ezagunak kaleratu duen garagardoa. Bere salmentarekin lortutako dirua ukrainar errefuxiatuak laguntzeko bideratuko da. Basqueland-en webgunean garagardoa erosiz gero gainera, Marcos Navarro ilustratzaileak sortutako laminen edizio mugatua ere eskuratzeko aukera izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/basqueland-markak-ukrainar-errefuxiatuen-aldeko-garagardo-solidarioa-sortu-du/@@download/image/Captura de pantalla 2022-03-30 a las 8.05.35.png
2022/03/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

"Manifesto" deitzen da Basqueland garagardo marka ezagunak kaleratu duen garagardoa. Bere salmentarekin lortutako dirua ukrainar errefuxiatuak laguntzeko bideratuko da. Basqueland-en webgunean garagardoa erosiz gero gainera, Marcos Navarro ilustratzaileak sortutako laminen edizio mugatua ere eskuratzeko aukera izango da.
Basqueland markak Ukrainar errefuxiatuen aldeko garagardo solidarioa sortu du

Hernaniko Basqueland Brewing garagardo artisauak edizio mugatuko garagardoa landu du (Manifesto deitutakoa) Ukrainako herriarekin bat egiteko xedez. Garagardo honen salmentarekin lortutako dirua herrialdetik ihes egin behar izan duten errefuxiatuei laguntzera bideratuko da. Webgunean eta markaren ohiko salmenta puntuetan eskuratu ahal izango da garagardo berezia. 

"Manifesto deitu diogu garagardo honi Ukrainako herriarentzat bake, maitasun, armonia eta solidaritate adierazpen bat delako", esan dute. IPA garagardoa eskuragarri dago martxoaren 23tik markaren ohiko salmenta puntuetan: bere online dendan, Hernaniko markaren eraikinean eta zenbait taberna eta dendan espezializatuetan. 

Hau ez da garagardo markak burutu duen lehen ekimen solidarioa. Pandemian zehar, mundu osoko 700 garagardogile, horien artean Basqueland, elkartu ziren All Togehter (guztiok elkarrekin) deitutako garagardoa merkaturatzeko. Helburua, pandemiak kaltetutako ostalaritzaren sektoreari laguntzea izan zen.