Basque Fest jaialdi berria, hilabete amaieran

Bilboko Udalaren ekimenez, Aste Santuko egunei ukitu gaurkotuagoa ematera datorren jaialdia egingo dute martxoaren 28tik 31ra bitarte Bizkaiko hiriburuan. Aurtengoa 0. edizioa izango da, eta datozen urteetan jaialdia egonkortzen joan dadin nahi dute antolatzaileek. Musika, antzerkia, moda eta euskal dantzak ez dira faltako, besteren artean.
Euskal kultura bizia, sortzailea eta indartsua dela ikusarazteko, beronen adierazpide ezberdinak bilduko dituen Basque Fest jaialdia sortu du Bilboko Udalak. Ekimen berritzailea da, Aste Santuko oporraldiarekin bat egiteko asmoa duena, eta aurtengoa froga edizioa izango bada ere, datozen urteetan finkatu eta nazioartera zabaltzeko helburua du.
Jaialdiak hiri osoa hartuko du: Alhondegia, Erriberako Merkatua, Plaza Berria, Alde Zaharra, Arte Ederren Museoa, Bizkaia eta Esperanza frontoiak, Areatza… Eta hamaika jarduera eskainiko dituzte berauetan, hala nola, arte erakusketak, dantzak, kale-antzerkia, haurrentzako jarduerak, artisautza azokak, kontzertuak eta kirol ekintzak.
Aipagarrienak
Besteren artean, euskal diseinu eta moda azoka jarriko dute Erriberako Merkatuan hilaren 28tik 30era bitarte. Goizeko 11:00etatik 20:00etara, fruta, barazki, arrain eta baserriko produktu saltzaileek euskal diseinatzaileei egingo diete lekua; J+G, Skunkfunk, Alicia Rueda, Poupee Chic, Ian Mosh, River William, Nerea Lurgain, Laga, Onddo ta Punto, Callate la Boca edota KOT bezalako euskal marka ospetsuek beren produktuak jarriko dizute salgai, eta DJ batek girotuko du orain gutxi berritutako merkatu ikusgarria.
Halaber, Belako, MaderaCore, Joseba Irazoki eta Mobydick taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Alhondegian martxoaren 28, 29 eta 30ean iluntzeko 21:00etan hasita, eta Plaza Berrian ere musika eta euskal dantzak izango dira ikusgai.
Hiri osoak egingo du bat jaialdiarekin, eta saltoki nahiz jatetxe eta tabernek Basque Fest logoarekin apainduko dituzte erakusleiho eta jantokiak. Hiriko hotel eta ostatuek ere euskal sukaldaritzan oinarritutako jakiak eskainiko dizkiete bezeroei.
Ukitu berria
Udalak euskaldunak, baina baita atzerritik etorritako bisitariak ere erakarri nahi ditu egitasmo berri honekin, eta horretarako kutsu gaurkotuagoa eman nahi dio Aste Santuko oporraldiari. Horregatik, tradizioan oinarritutako euskal kulturaren alorrak landu eta ikus-entzuleei aukera zabal eta erakargarria eskainiko die Basque Fest-ek.