Basque electronic diaspora: Originaltasuna hartu dugu kontutan"

Bixente BxT Metak disketxeak kaleratutako "Basque Electronic Diaspora" bilduma interesgarriaren lehen bi aleen koordinatzailea izan da. Diskoa atzerriko lurraldeetan sortutako euskal musika elektronikoaren islada da. Bixente izan dugu solaskide.
Basque Electronic Diaspora bildumaren lehen bi diskoen koordinatzailea izan zara. Nola egin duzu munduan barrena sakabanatutako hainbeste euskal musikarirekin harremanetan jartzeko?
Tira, harreman estua dut "Basque Electronic Diaspora"-n aritutako batzuekin: Isa Suarez, EMC egia da ez dela erraza hainbeste jenderekin koordinatzea, hainbat herrialdetan bizi baitira, hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituzte baina gehienek korreo elektronikoa dute, eta internet bidez lan egiten dugu gehienbat.
Zein balorazio egiten duzu bi bildumek izandako erantzunaz? Euskal elektronika ezagutarazteko balio izan al du?
Oso positiboa izan da. Ez genekien lehen bildumak nolako erantzuna izango zuen, baina azkenean, jendea horrelako zerbaiten zain zegoela iruditu zitzaigun. Lehen aleak Euskal Herritik kanpora ez zuen oihartzun handirik izan, beraz, bigarrenarekin oihartzun gehiago izatea espero dut.
Zeren arabera egin duzu kantuen aukeraketa? Material asko utzi al duzu bildumatik at?
Jakina dago aukeraketa bat egitekotan, zenbait gauza kanpoan utzi behar direla derrigor. Dena den, ez dira asko izan, artista gehienekin harremanetan egoten bainaiz, eta badakidalako zertan ari diren. Bigarren bilduma honetarako, batez ere originaltasuna hartu genuen kontuan. Bestalde, dub, trip-hop eta elektronika ukituko diskoa egin nahi nuen, gutariko askok amankomuneko eragin horiek ditugulako.
Jarraipena izango al du proiektuak? Hirugarren alea prestatzen hasi al zara?
Oraingoz ez dago ezer planifikatuta. Gure lan egiteko modua gehiago da, eskean aritzea baino, material berri ona noiz egongo aiduru egotea. Naturalagoa iruditzen zait jada zerbait egina duen jendearen ekoizpenak hartzea, jende horri zerbait egin dezan eskatzea baino. Sistema honekin, unean uneko produkzioaren islada fidelagoa da.