“Basque electronic diaspora 2"

“Basque electronic diaspora 2" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/basque-electronic-diaspora-2quot/@@download/image/10p13-4.jpg
2001/07/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Askoren artean
10.zenbakia
“Basque electronic diaspora 2"
Baliabide elektronikoetan oinarrituta dituela, musikaria bat-bateko sortzailetzat duten lanak bildu zituzten hemen, eusko labela nola edo hala erantsiaz. Gauzak honela, aurreko "Basque..." bildumako abesti berbera errepikatzea (Fin De Siecle-ren "Be Dub", apenas aldatuta) zaila da ulertzen. Dena den, ona da honelako gauzak ateratzea, inguruko zenbait "berritzaile" entzuterakoan 1984ko technoan gelditu ginela ematen duen une honetan.  Nabarmena da ekoizpena zein zaindua dagoen. Honi esker, Herf-en abestia Nicolette baten dotoreziatik oso gertu gelditu da, adibidez. Dena den, trip-hop bokala autoak iragartzeko erabiltzen den garaian, mamia  instrumentaletan dago, Cubo taldearen ariketa bikainean edo Golgoth 13-ren "Dematibule" doinu jostagarrian, adibidez.