Baskularen irainak

Baskularen irainak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baskularen-irainak/@@download/image/17p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Baskularen irainak
Melbourneko merkataritza gune bateko baskulak pertsona lodiak iraintzen ditu. Dirudienez, makina gabonetan zorionak emateko prest zegoen; “Eguberri on” zioen baskulak emandako papertxoak. Hala ere, norbaitek programa aldatu eta “Eguberri on” zioen tokian “Jaitsi zaitez, zerri lodi hori” irakur daiteke orain. Ez dakigu Australian lodi asko ote dauden, baina baskula Ameriketako Estatu Batuetara eramanez gero, ziur egun santu osoa irainka pasatuko lukeela.