Bashirren balsaren ostean

Bashirren balsaren ostean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bashirren-balsaren-ostean/@@download/image/2011568876The_Congress.jpg
2012/12/13
berria
Bashirren balsaren ostean
2008an Ari Folman zuzendari israeldarrak Waltz with Bashir gogorrarekin erakutsi zuen animaziozko zinea gizakiaren miseriarik sakonenak erakusteko baliagarria dela. Orain, formatu bera erabiliz, Stanislaw Lem (Solaris, 1961) idazlearen lan bat moldatuko du. Filmak The Congress izango du izenburua eta errealitatea droga aluzinogenoz ordezkatua izan den mundua erakutsiko digu. Pertsonaiei ahotsa jartzeko aktore ezagunak izango ditu alboan Folmanek, tartean, Paul Giamatti, Robin Wright eta Harvey Keitel.