Baserriko Uzta ekimenaren hurrengo hitzordua abuztuaren 26an izango da, Atxondon

Baserriko Uzta ekimenaren hurrengo hitzordua abuztuaren 26an izango da, Atxondon Biezko Baserriaren bisita, kontzertuak, bazkaria, tailerra eta bakarrizketa egingo dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baserriko-uzta-ekimenaren-hurrengo-hitzordua-abuztuaren-26an-izango-da-atxondon/@@download/image/Baserriko-uzta-2023-FINALAf.jpg
2023/08/09
Biezko Baserriaren bisita, kontzertuak, bazkaria, tailerra eta bakarrizketa egingo dituzte.
Baserriko Uzta ekimenaren hurrengo hitzordua abuztuaren 26an izango da, Atxondon

Atxondoko (Bizkaia) Biezko Baserriak hartuko du Udako Baserriko Uzta ekimena, hilaren 26an. Antolatzaileek azaldu dutenez, "oso etxalde dibertsifikatua" da Biezko. Baratzeaz gain, fruta arbolak, oiloak, oilaskoak, erleak, fruitu txikiak, sendabelarrak, baso  jangarria eta nekazal-turismoa dituzte, besteak beste.  

Animalia-trakzioa erabiltzen dute sarritan. Nahiz  eta traktoreari uko ez egin, baratzea astoekin lantzen  dute. Horretaz gain, beraiek ekoizturiko sendabelarrak eraldatu eta  destilatzen dituzte xanpuak, xaboiak,  kremak eta abarrak egiteko.

Udako Uztaren ekitaldia goizeko hamar eta erdietan hasiko da, ongi etorriarekin, eta Axpeko parkinetik Biezkora paseo gidatua egingo dute bertako historia eta kontuak entzunez. Ondoren, hamaikak aldera, etxaldearen bisita egingo da eta baita hamaiketakoa ere. Eguerdiko 12:30etatik aurrera, Uger rock talde bilbotarrak girotuko du hitzordua eta, amaitzean, bazkaria egingo da EHKOlektiboko kideen baserrietako elikagaiekin osatuta. Arratsaldean ere izango dira ekintzak: Joana Ocaña eta Garazi Magunagoitiaren bakarrizketa saioa; sendabelarren destilazio tailerra eta Astoturfer musika taldearen kontzertua. Gainera, bertan akanpatzeko aukera izango dela aurreratu dute.

Baserriko Uztan parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko dira, etxaldeko bisita, ekitaldiak, bazkaria eta tailerra barne. Sei eta hamabi urte bitarteko haurrek, berriz, 15 euro, eta seitik beherakoek doan. Aurretik izena eman beharko da, tokia mugatua baita.