Baserri giroko emakumeei buruzko euskarazko literaturaren inguruko tailerra egingo dute Bilbon

Baserri giroko emakumeei buruzko euskarazko literaturaren inguruko tailerra egingo dute Bilbon Saioak datorren astean hasiko dira eta asteartero egingo dituzte martxo amaierara bitarte. Astelehenean amaituko da izena emateko epea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baserri-giroko-emakumeei-buruzko-euskarazko-literaturaren-inguruko-tailerra-egingo-dute-bilbon/@@download/image/liburutegiabasaerrosatailerra.gif
2022/02/04

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Saioak datorren astean hasiko dira eta asteartero egingo dituzte martxo amaierara bitarte. Astelehenean amaituko da izena emateko epea.
Baserri giroko emakumeei buruzko euskarazko literaturaren inguruko tailerra egingo dute Bilbon

Basa Emakumeak. Emakumeak eta baserri giroa euskal literaturan izeneko tailerra antolatu dute Bilbon dagoen Bizkaiko Foru Liburutegian, otsailaren 8tik martxoaren 29ra arte, Josune Muñoz adituaren gidaritzapean. Tailerraren helburuak nekazal eskualdetako emakumezkoen euskal literatura adierazpiderik esanguratsuak ezagutzea, mota honetako literatura irakurtzeko ohitura sortzea edo areagotzea, eta literaturaren iruzkinak egiteko prozedurak lantzea dira. Saio teoriko-praktikoak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. 

Nahiz eta euskal emakumeen literatura gehienak hirietako lotunea duen, nekazal inguruetan ere badela erakutsiko dute tailerrean. Ahozko literaturatik abiatuta eta egungo idazleetara bitartean (Itxaro Borda edo Miren Amuriza, besteak beste) "ibilbide oparoa dagoela eta", berau jorratzeko asmoa dute. 

Tailerra otsailaren 8tik martxoaren 29ra egingo dute, eta asteartero bilduko dira Foru Liburutegian, tailerren gelan, 18:00etatik 20:00etara. Izen-emate epea otsailaren 7ra arte egongo da zabalik eta formularioa bete beharko da horretarako. Gehienez 20 pertsonako taldea osatuko dute, izen-emate hurrenkeraren arabera. Tailerraren programa hemen kontsulta daiteke. 

 Josune Muñoz (Bilbo, 1967) euskal filologoa da eta emakumeek sortutako literatura eta komikiari buruzko ikerketa eta irakaskuntzan dihardu. 2003tik Skolastika proiektua zuzentzen du. Emakumeen literaturaren gaineko aldizkarietan kolaboratzailea da, eta gaiari buruzko zenbait hitzaldi eta topaketetan parte hartu ohi du. 2014. urtean Café para madres izeneko ekimena jarri zuen martxan, amatasuna eta honek dakartzan egungo erronken gaineko hausnarketa eta eztabaida pizteko.