BasauriOn!

BasauriOn! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/basaurion/@@download/image/frantzeska_1367580141.jpg
2013/05/06
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Frantzeska
140.zenbakia
Frantzeska taldekoek bigarren lana kaleratu dute berriki, BasauriOn! deituriko EPa. Santurtzitik datorren lan labur honek ohiko musika baino askoz gehiago dakar, jazza, funka, reaggea, ska, punka eta sudur puntan jarri zaien oro nahastu baitute gazteek oraingoan. Hiru lagunek osatzen dute jaiak girotzeko aproposa den banda hau, eta gazteleraz nahiz euskaraz kantatzen dute, bi hizkuntzetako abesti borobilak eskainiz. Nire partetik, BasauriOn! entzuteko gonbitea luzatzen dizuet, ea zer iruditzen zaizuen.