Basamortuko Manhattan

Basamortuko Manhattan https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/06/04
albiste-laburra
Basamortuko Manhattan
Shibam etxe orrazdun munduko hiririk zaharrena da. Basamortuko Manhattan bezala ezaguna, K.a. II. mendean Hadramawt Erreinuko hiriburua izan zen. Orduan, baina, eraikinak ez ziren horren garaiak, XVI. mendekoak baitira lehen etxe orratzak. Altuenek hamasei solairu dituzte, 30 metro luze dira, eta buztin, lokatz, ur eta hondarrez osatutako adreiluz egin dituzte. Ondorioz, pixkanaka gastatu eta eraitsi ez daitezen, egurrezko aldamioetan igotako langileek lokatzez bustitzen dituzte paretak noizean behin. 1982an Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok Yemengo basamortuko zeruertz laua hausten duen hiria.