Bartzelonakoa izango da metabertsoan egongo den Europako lehen zoologikoa
Metaofix deitutako erakundeak Europako lehen zooa irekiko du metabertsoan. Modu presentzialean bisitatzeko aukera egongo da errealitate areagotuko betaurreko batzuen bitartez.
Bartzelonatik ordubetera dagoen lursail batean kokatuta egongo da zoo berezi hau, eta bertara hurbiltzen denak benetako paseo bat eman ahalko du instalazioetatik. Ibilbidean zehar fauna basatiarekin erlazionatzeko aukera izango du errealitate areagotuko betaurrekoen laguntzaz.
Animalian modu hiperrealistan sortuak izan dira Metaofix-eko diseinatzaile eta 3D-ko garatzaileen artean. Parke honetako ibilbidea uda honetan bertan hasiko da eta gutxi gorabehera ordubete eta hogeita hamar minutu iraungo du. Bezeroek metabertsoaren esperientzia bizi ahal izango dute, benetako animaliak sufriarazi gabe irekiko den zoo honetan.

