Bartzelonako udal igerilekuetan “topless” egitea baimentzen da

Bartzelonako udal igerilekuetan “topless” egitea baimentzen da Bartzelonak "topless" egitea baimentzen du bere udal igerilekuetan, debekatzea “diskriminatzailea” litzatekeelako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bartzelonako-udal-igerilekuetan-201ctopless201d-egitea-baimendu-dute/@@download/image/img_abphillips_20190805-212255_imagenes_lv_terceros_istock-883839424-kmFB-U463881321181eeF-992x558@LaVanguardia-Web.jpg
2019/08/12

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Bartzelonak "topless" egitea baimentzen du bere udal igerilekuetan, debekatzea “diskriminatzailea” litzatekeelako.
Bartzelonako udal igerilekuetan “topless” egitea baimentzen da

Bartzelonako Udalak igerilekua duten zentro guztietara bidali du diskriminazioaren aurkako txostena gogoratuz “topless” egitea onartuta dagoela bere espazio guztietan, generoaren araberako janzkera arauak egotea “diskriminatzailea” delako. Komunikabideei udalak adierazi dienez inoiz ez da “topless” praktika debekatuta egon, besterik gabe txosten honekin gogorarazi egin nahi izan da onartuta dagoela.

Oroigarri honen helburua “topless” egin nahi duten emakume guztiek normaltasunez egin ahal izatea da, emakume guztiak aske sentitu daitezen edozein zentrotan nahi dutena egiteko, izan publiko zein pribatu.

Zigor posibleak
Udalak azaldu duenez gomendio bat da eta oraingoz behintzat inongo zentrok ez du eragozpenik jarri. Halere, norbaitek ez balu beteko, zigorrak ezarri litezke, diskriminazioa sustatuko bailuke kontrako jarrerak. Helburua ordea ez da zigortzea, "topless" praktika debekatua bailiteke arauarekiko ezjakintasunagatik. Hain justu, horregatik gogorarazi nahi izan da. Eta zuri, zer iruditzen zaizu neurri hau?