Bartzelonako euskal Zinemaldia antolatzeko, crowdfunding-a!

Bartzelonako euskal Zinemaldia antolatzeko, crowdfunding-a! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bartzelonako-euskal-zinemaldia-antolatzeko-crowdfundinga/@@download/image/znmld_1389956700.jpg
2014/01/17
berria
Otsailaren 13tik 22ra bitarte izango da aurten Bartzelonako Euskal Zinemaldia. Bederatzigarren edizioarekin batera urrats bat gehiago eman du Bartzelonako Euskal Etxeak eta zortzi urtez antolatu duten zinema mostra Zinemaldi bilakatzeko asmoz, crowdfunding kanpaina antolatu dute.


Bartzelonako Euskal Etxeak duela bederatzi urte antolatu zuen lehen aldiz euskal zinemaren mostra Kataluniako hiriburuan. Bi kulturen arteko loturak estutuz, Kataluniako ikusleak euskal zinemaren ekoizpenaren lehiatilla zabaltzea izan zen hasieratik helburu nagusia eta aurten, berriz, erronkak handituz, Euskal Herritik kanpoko euskal Zinemaldirik adierazgarrienean bilakatu nahi dute.

Ekimena aurrera eramateko, hala ere, laguntza ekonomikoa behar dute antolatzaileek eta horretarako totsuma.cat webgunearen bitartez crowdfunding sistema baliatuko dute. Guztira 3.000 euro behar ditu Euskal Etxeak eta eskuratutako diru guztia zinema aretoen alokairurako, gonbidatuen bidaiak eta egonaldiak ordaintzeko eta emisio eskubideei aurre egiteko erabiliko dute. Ekarpenak egiteko informazio guztia lotura honetan ikusi dezakezu.

Sailak
Urrezko Txapela lehiatuko dute Zinemaldia.cat ekimenaren Sail Ofizialean parte hartzen duten pelikula guztiek, eta aurkeztutako lanen artean, kultura katalanari lotutako ordezkariek osatutako epaimahaiak aukeratuko du irabazlea. Sail Ofizialaz haratago, azkenik, Kimuak Atalak osatuko du Zinemaldiaren programazioa eta bertan euskal film laburrik hoberenak sarituko dituzte.