Bartzelonak, udaleko harrera ekitaldietatik, foie grasa kendu du

Bartzelonak, udaleko harrera ekitaldietatik, foie grasa kendu du Udalak produktua eskuratzeko animaliek pairatzen dituzten tratu txarrak salatu ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bartzelonak-udaleko-harrera-ekitaldietatik-foie-grasa-kendu-du/@@download/image/receta-de-foie-casero.jpeg
2022/09/01

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Udalak produktua eskuratzeko animaliek pairatzen dituzten tratu txarrak salatu ditu.
Bartzelonak, udaleko harrera ekitaldietatik, foie grasa kendu du

Bartzelonako Udalak eskaintzen dituen harrera ekitaldi ofizialeko menuetatik foie grasa desagertu egingo da. Udalbatzak behin betiko ezabatzea erabaki du eta produktua eskuratzeko prozesua modu gogorrean kritikatu du. Udalak hartutako neurriak Europako beste hirien eredua jarraitu du. Lyon, Grenoble eta Estrasburgoko udaletako ekitaldi ofizialetatik foie grasa kendu dute. 

Prozesu krudela
Foie
gras kontsumora bideratutako ahate eta antzaren bizitza erabat aldatzen da hiru hilabete betetzen dituztenean. Hortik aurrera, bi astetik behin eurak gizentze prozesua hasten da modu bortxatuan. Egunean hiru aldiz ahi moduko bat ematen zaie, eurak nahi ala ez. Animali hauen gibela esteatosi hepatikoa garatu arte hazten da. 

Prozedura mota hau animalien babeserako europar araudiaren aurka doa. 1998an indarrean jarri zen arauak dio beharrezkoa ez den sufrimendua eragiten dieten elikagaiak animaliei ematea debekatua egongo dela.

Metodo honekin foie grasa sortzea Europako bost herrialdetan da soilik legezkoa: Frantzian, Espainian, Hungarian, Bulgarian, Valonian eta Belgikan. Beste herrialde guztiek praktika hau debekatu egin dute Europar araudia jarraituz. Erresuma Batua haratago doa eta foie grasaren inportazioa debekatzea pentsatzen dabil.