Bartzelonak sostengu psikologikoa eskainiko du doan

Bartzelonak sostengu psikologikoa eskainiko du doan Momentuz urtarrilaren 10etik aurrera egongo da zerbitzua martxan Sant Marti eta Sant Andreu barrutietan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bartzelonak-sostengu-psikologikoa-eskainiko-du-doan/@@download/image/konsultam_.jpg
2022/05/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Momentuz urtarrilaren 10etik aurrera egongo da zerbitzua martxan Sant Marti eta Sant Andreu barrutietan.
Bartzelonak sostengu psikologikoa eskainiko du doan

Bartzelonako Udalak doako sostengu psikologikoa eskainiko die pertsona helduei urtarrilaren 10etik aurrera. Zerbitzu berria Konsulta'm programaren arrakastatik sortuta da. Programa honek 12-22 urte bitarteko gazteei aholkularitza psikologikoa doan eskaintzen zien.

Zerbitzu berria Konsulta'm +22 deitutako da eta helduei ere zerbitzu bera eskainiko dio, doan. Hasiera batean Sant Marti eta San Andreu barrutietara mugatuko bada ere, aurreikusita dago Nou Barris, Horta-Guinardo, Sant Montjuic eta Ciutat Vella barrutietara ere zabaltzea urtearen lehengo hiruhilekoan. Programa martxan jarriko den barruti horiek, osasunari dagokionez, bai fisiko zein mentala, hiriko desparekotasun handiena dutenak dira. Konsulta'm +22 pandemiagatik larritutako ondoez emozional eta psikologikoak artatzeko diseinatua dago, batez ere. 

Programa honetan profesionalek zuzenean komunitatearekin egingo dute lan, harreman zuzenaren bitartez. Helburua, zailtasunik handienak dituzten pertsonengana osasun zerbitzuak eta osasun mentalekoak iristaraztea da. Gainera, zerbitzua doakoa izango da eta ez da aurretiazko hitzordurik beharko.