Bartzelona: mozorrotutako bortxaketa

Bartzelona: mozorrotutako bortxaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bartzelona-mozorrotutako-bortxaketa/@@download/image/4p30-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
iban del Campo
Bartzelona: mozorrotutako bortxaketa


Kupidagabeko bizitzaren metaforatzat har genitzakeen hitzok, beste zerbaiterako erabiliko ditut hemen; Bartzelonako Gran Teatre del Liceu berriztatuan abenduan taularatutako eskandaluzko bortxaketa batez hitzegiteko. Calixto Bieito antzerki zuzendari arrakastasuak, Liceu berak ekoiztutako Giuseppe Verdi-ren "Un ballo in maschera" opera zuzendu eta estreinatu du Rambletako operan.
Estreinatu, estreinatu zen, baina gaur egun estatuan dagoen antzerki zuzendari interesgarrienetakoa den arren, Bieitok egindako egokipena urrunegi joan da Liceuko ikusleentzat. Verdiren melodrama Espainiako trantsizioan kokatu digu Bieitok. Txistu eta erreakzio kontserbadore gogorrenak bigarren atalean ageri den bortxaketak eragin zituen. Militar talde batek txapero bat bortxatu eta hil egiten duenean. Palkoetan "ze nazka!" eta antzekoak entzun ziren, gainerakoek protesta oihuak isiltzea lortu zuten arte. Baina, jakina, "the show must go on". Interesgarria izango litzateke opera honengatik mindu zirenen jarrera ezagutzea, egunero bizi ditugun mozorrotutako hainbat bortxaketen aurrean.