Barrez lehertzeko; Ja! Bilbao

Barrez lehertzeko; Ja! Bilbao Zortzigarren edizioan, Joyce Carol Oatesen umore beltza sarituko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/barrez-lehertzeko-ja-bilbao/@@download/image/Cartel-2017.jpg
2017/09/28
berria
Zortzigarren edizioan, Joyce Carol Oatesen umore beltza sarituko dute.
Barrez lehertzeko; Ja! Bilbao

Hemen da Ja! Bilbao Jaialdia; zortzigarren edizio honetan, Lewis Carrollen Alizia hartu dute iruditzat, eta autorearekin estuko lotuta dagoen Joyce Carol Oates idazle estatubatuarra omenduko dute BK Ja!Bilbao Sariarekin.

Joyce Carol Oates-ek aitortu zuen literaturarekiko bokazioa liburu horrekin hasi zitzaiola. Ez zuen Alizia izan nahi, Lewis Carroll baizik. Saria proposatu ziotenean, izugarrizko sorpresa zela eta poz-pozik onartuko zuela erantzun zuen. Jaialdiko antolatzaileek argi ikusi zuten helburuekin bat zetorrela umorezko literatura ardatz duen Europako jaialdi batek haren obra zabalaren parte handi batean ikus daitekeen umore beltza eta modernoa (eta artegagarria, katuarena bezalakoa) azpimarratzea.

Oates-en alderdi feministak bat egiten du aurtengo programazioaren beste apustu garrantzitsu batekin. Haren gaztaroan bizitako garai ilunari umorearekin aurre egin zion emakume menderakaitz bati eskainia dago. Gloria Fuertes poetaren jaiotzaren mendeurrenari oroitzapena egiten dion erakusketari buruz ari gara, Madrilgo Fernán-Gómez antzokian arrakasta lortu eta gero Bilbora iritsiko dena.

Oates ospetsuarekin batera, aurten idazle asko izango dira jaialdian: Luis Landero, Javier Cercas, Harkaitz Cano, Juan Pablo Villalobos eta Antonio Orejudo, besteak beste. Ignatius Farray eta Juan Carlos Ortega frankotiratzaile sailkaezinak ere bertan izango dira. Tricicle, haien hitzik gabeko umoreaz arituko direnak, eta Javier Gomá eta Miguel Zugaza, gai erakargarri bati buruz elkarrizketan jarduteko: umorea pinturan. Jarraian dituzue programan parte hartuko duten protagonista guztiak.

 

EGITARAUA OSORIK IKUSTEKO, EGIN KLIK HEMEN.