Barraskilo pozointsuak

Ba al zenekien itsas barraskilo batzuk oso pozointsuak direla? AEBetako Clarkson Unibertsitateko ikerlariek urteak pasatu dituzte bi barraskilo espezie aztertzen; Conus purpurascens eta Conus pennaceus espezieak, alegia. Barraskilo hauen pozoia hilgarria da zenbait arrainentzat. Hala ere, barraskiloen pozoiaren zenbait substantzia oso baliagarriak izan daitezke medikuntzan. Horregatik, zientzilariak substantzia horiek aztertzen ari dira, gaixotasunen aurkako txertoak asmatzeko.