“Barkatu Ama”

“Barkatu Ama” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/barkatu-ama/@@download/image/M-ak_Barkatu_Ama.jpg
2012/02/03
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
M-ak
126.zenbakia
“Barkatu Ama”
1989, urte ona. Orduan argitaratu zuen M-ak taldeak bere diskorik aipagarriena. Kaki Arkarazo, Xabier Montoia, Fernan Leiza eta Mikel Irazokik 80ko hamarkadan sortu zuten taldea, nahiz eta hasieran publikoaren aldetik laudorio gutxi jaso. Honako hau IZ diskoetxearekin kaleratu zuten, hasiera baten hamabost kantaz osatua (biniloan) eta hamazazpiz osatua berrargitalpenean. Montoiaren elkarrizketa/kantatze moduak, perkusioak, gitarraren irmotasunak, baxua eta haren slap-ak, sinteak eta haize sekzioak, garaikoa ez zen musika sortu zuten, aurreratua. Horregatik, gaur entzunda ere garaikidea iruditu dakizuke. Ez da harritzekoa egungo taldeek abesti hauetakoren baten bertsioa egitea.