Bardoak 2012ko finala bihar egingo dute Leitzan

Bardoak 2012ko finala bihar egingo dute Leitzan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bardoak-2012ko-finala-bihar-egingo-dute-leitzan/@@download/image/20123302887bardoak2012.jpg
2012/12/13
berria
Bardoak 2012ko finala bihar egingo dute Leitzan
Urtarrilaren 27an abiatu zen Bardoak 2012 Nafarroako taldekako bertso txapelketa, hamazazpi taldetan banatutako ehundik gora parte hartzailerekin. Orain arte 23 saio egin dituzte, eta biharkoa —martxoak 31— azkena izango da, final handia. Arratsaldeko 17:00etan hasita, hiru talde arituko dira taula gainean: Oronoz-Malerrekako Erauntsi, Lesakako Rimak Exkaxko, eta Etxarriko Bilixkorriko.

Bertsolaritzaren eta euskal kulturaren festa handia izango da bihar Leitzan egingo dena. Bi hilabeteko saio bikainei, finalak emango die merezi duen agur borobila. Hiru finalistez gain, Leitza ordeztu duten Leitzaundi, eta Leitza ta leitzarrak taldeek ongi etorri agurra egingo diete entzuleei.

Horren ondoren, saioa hasiko dute bederatzi bertsolariek. Hori bai, txapelketa osoan egin duten moduan, saioen egitura eta egin beharreko lanak bereziak izango dira, beronen izpiritua gal ez dadin.

Final handi honetan, halaber, Manuel Lasarte bertsolari leitzarrari omenaldi xumea egingo diote amaieran, eta ondoren, txapelketako irabazlearen izena jakinaraziko da. Azkenik, triki poteoa eta herri afaria antolatu dituzte egunari amaiera emateko.

Taldeak


Erauntsi taldea
Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien eta Alazne Untxalo

Rimak Exkaxko taldea
Iñigo Olaetxea, Estitxu Fernandez eta Eneko Fernandez

Bilixkorriko taldea
Eneko Lazkoz, Joseba Beltza eta Alain Iriarte

Aurkezleak eta gai-jartzaileak


Erauntsi taldeko Maialen Kamino, Rimak Exkaxko taldeko Imanol Lopez, eta Bilixkorriko taldeko Jon Arratibel

Epaimahaia


Batetik, txapelketan parte hartu duten gainerako taldeetako ordezkari bana arituko dira epaimahai moduan besteen lana aztertzen.
Bestetik, gainerako saioetan egin bezala, entzuleek ere beren balorazioa egingo dute, eta haien botoak ere kontuan hartuko dituzte irabazleak hautatzerako orduan.

Sarrerak


Saiorako sarrerak hemen dira salgai gaur arte —ostirala—. Bihar frontoian baino ezingo dira erosi.