Bardeak

Kaliforniako basamortua izan liteke. Basatia eta ederra. Kaliforniako basamortua izan liteke; lur lehorra, gorria
eta lur horren gainean erortzen diren militarren bonbak, lur horren gainean erortzen diren hegazkinak
Kaliforniako basamortua izan liteke, baina Nafarroako Bardeak dira.
Basamortuak, liluratzen gaituzten lurraldeak dira. Hareaz osaturiko zerumugak.
Lurralde infinituak. Irudi literario ederra dira. Abenturazko filmen paisaia ikaragarriak. Sahara, Gobi Maitatzen ditugun lurraldeak, eskuetako atzamarren artean erortzen zaizkigun hareazko ametsak .
Baina basamortua bisitatu nahi badugu ez dugu Kaliforniaraino joan behar, ezta Sahararaino ere, Euskal Herrian basamortu propioa baitugu: Bardeak.
Eta ederra da Bardeetan barrena paseatzea, Erriberako eguzkipean, lurralde gorriaren gaineko bidezidorretan. Lurralde magikoa da. Western bateko antzezlekua.
Magia, edertasuna, lasaitasuna zenbat iraun dezake hauetako bakoitzak Bardeetan? Bada, F16 hegazkinen dantza iluna hasten den arte.
Arestian esan bezala, ederra da Bardeetan paseatzea, bai, F16en soinua entzuten ez den bitartean. Orduan zerua mozten ari direla dirudi. Oilo-ipurdia jartzen zaizu eta bonbardatutako hiri bakoitza datorkizu burura. Gernikatik Bagdadera. Groznitik Gazara. Hiri bakoitza datorkizu burura. Baita Erriberako herri bakoitza ere. Hegazkin istripu batek suntsitu dezakeen herri bakoitza, hain zuzen. Eta, une batez, lurralde magikoaren edertasuna galtzen da, F16en bonben erritmoarekin batera, basamortuetako harea atzamarren artean galtzen den bezala
Bardeak ederragoak lirateke tiro poligonorik gabe. Askoz ederragoak. Eta irailero, negua igarotzeko Erronkaritik datozen ardiak lasaiago egonen lirateke. Sugandilek ere eskertuko lukete. Eta guk gure basamortu ederra gusturago bisitatuko genuke, zerumugaren ikuspena oztopatzen duen kasernarik gabe, askoz gusturago, jakina.
Liluratzen naute Bardeek. Lur gorriz osaturiko zerumugak. Santxikorrota bezalako bidelapurren bizilekua. Eta egunen batean militarrak kanporatu eta zerumuga are ederragoa eskainiko diogu gure lurrari. Gazatik Gernikara. Bagdadetik Groznira. Militarrik gabe munduko Bardea guztiak ederragoak izanen baitira. Askoz ederragoak.